XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urte zaharra, edo euskal ilen leloa
Urtarrila!
urte hau berriz
biz-halabiz!
zorion biziz!.
Otsaila:
gosez, hotzez jinak
otso latzgarriak
jan bila!.
Epaila:
mahasti mozten
abar epaiten,
bada lan hemen!.
Jorraila:
har jorraiak,
jorra landak,
berri gogo-bihotzak!.
Ostaro
ezpazira bero,
bihi, hazi aro,
bil ditzagun gero!.
Ekaina,
gau laburrena
eki goiena,
oi! uda lana!
.
Uztaila!
ogi' ta gariz,
hori' ta zohiz,
zer uzta!.
Agorrila:
euririk ezpada,
agortzera doa
iturria...
Buruila, iraila:
gorr(i) udazkena,
ira larrena!.
Urrila:
gazten' eta hur,
intzaur et' ezkur,
urden gizena!
Hazaro:
erein hazia!
landa zuhaitza!
lot diten oro!.
Oi! Negila, Lotazila!
bihia sort dadila!
eta... lo dagigula!.